Athletic Club

Dena prest europar estreinaldirako

Dena prest europar estreinaldirako

Dena prest dago San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Trabzonspor As UEFA Leagueko play-offari dagokion partidarako….

Dena prest dago San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Trabzonspor As UEFA Leagueko play-offari dagokion partidarako. Abuztuaren 18an, ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina, bilera antolatzailea burutu da San Mamesen ko zelaian Michael Appleby ingeles delegatuaren aginpean. Bertan Daniele Orsato italiar epailea eta bere hiru laguntzaile, Andrea Stefani, Marco Barbirati y Gabriele Gava present egon dira ere.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen jazkarea jantziko dugu eta Athletic Clubeko atezainak beltzez jantzita, goitik behera, jokatuko dute. Trabzonspor Asen aldetik taldeak kamiseta zuria eramango du, eta praka zein galtzerdiak urdinak izango dira. Euren atezainak kamiseta, praka eta galtzerdi grisak erabiliko dituzte.

Trabzonsporreko ehun jarraitzaileen presentzia espero da.