

Josu Urrutia presidentea: “Zozketaren balorazioa ona da oso, inportanteena hemen egotea baitzen. Gero, jakina, beste balorazio batzuk egin daitezke, alde batetik gure zaleen aldetik, bidaia guztiak ez baitira oso luzeak eta daukagun zaleak edukita, seguru babes handia izango dugula eta hori berri ona da. Azkenik, kirol aldetik zaila da oso jakitea partidak jokatzen diren datetan talde bakoitza nola egongo den jakitea. Teoriaz behintzat PSG da areriorik gogorrena, oso ondo indartu da gainera. Salzburgo beharbada da ezezagunena, baina esperientzia zabala dauka Europan eta eslovakiarrek Erroma bidean utzi dute, beraz, nahiz eta laugarren multzoan egon, ezin da esan, arerio erraza denik”.
Ander Iturraspe: “PSG nahiko arerio gogorra da, fitxaketa onak egin ditu, Pastore bezala. Besteak ez dira horren ezagunak, baina adibidez Slovanek Erroma kanpoan utzi du eta horrek zeozer esan gura du. Salzburgo Austriako taldeen artean ezagunetako bat da. Itxaropentsu nago eta aurrera joko dugula uste dut. Gainera, goizegi da Europaz pentsatzeko, gure erronka nagusia igandean baitago Rayoren aurka ea ondo hasten garen”.



Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak