Athletic Club

Athleticekin Bratislavara!

Athleticekin Bratislavara!

Athleticek Bratislavako Slovan taldearen aurka irailaren 15ean jokatuko duen partida dela eta, Deusto Peñak 4…

Athleticek Bratislavako Slovan taldearen aurka irailaren 15ean jokatuko duen partida dela eta, Deusto Peñak 4 EGUNEKO BIDAIA antolatu du LITERADUN AUTOBUSEAN.

IBILBIDEA:

ASTEARTEA 13
DEUSTUtik VENEZIAra abiatuko gara 20:00etan (bidaia gauez).

ASTEAZKENA 14
Goizean VENEZIAra iritsiko gara eta egun osoa izango dugu hiria ezagutzeko.
19:00etan BRATISLAVArako bidea hartuko dugu, (bidaia gauez).

OSTEGUNA 15
Goizean BRATISLAVAra iritsiko gara, eguna libre izango dugu hiria ezagutzeko eta Athletic Bratislavako Slovanen aurka irabazten ikusteko.
Partida amaitzen denean ZURICHera abiatuko gara (bidaia gauez).

OSTIRALA 16
Goizean ZURICHera iritsiko gara eta egun osoa izango dugu hiria ezagutzeko. 19:00etan Deustu aldera abiatuko gara eta larunbat goizean iritsiko gara bertara.

-GARRANTZITSUA:
-Informazio gehiagorako deitu 658.721.967 (Joseba) telefono zenbakira.
-Sarrerak prezio ofizialetan eskainiko dira.
-Autobusa soilik antolatuko dugu, eta 42 lekuak betetzen direnean izen-ematea itxiko dugu.
– Prezioa: 230€
http://www.peñadeusto.es/