
Jardunaldi praktikoak Emakumeen taldearekin
Jardunaldi praktikoak Emakumeen taldearekin
Athletic Clubek Jardunaldi praktiko batzuk antolatzen gabiltza Lezaman. Alde batetik, 2.Mailako (orain arte Nazional maila…
Athletic Clubek Jardunaldi praktiko batzuk antolatzen gabiltza Lezaman. Alde batetik, 2.Mailako (orain arte Nazional maila deiturikoa) eta 1.Territorial-eko entrenatzaileei zuzenduta. Helburua da Athletic Club-eko emakumezko lehen taldearen entrenamenduetan parte hartzeko aukera izatea. Horrela, 1ª Mailan (orain arte Superliga deiturikoan) dagoen taldeko entrenatzaileen lan egiteko modua ikus dezakete hurbil-hurbiletik aste oso batean zehar.
Bigarren jardunaldia 2º Territorial eta 1º eta 2º Kadete-jubenileko entrenatzaileek har dezakete parte. Athletic Club-eko emakumezkoen bigarren taldearen entrenamenduetan parte hartzeko aukera izatea da. Horrela, 2º Mailan (orain arte Nazionala deiturikoan) dagoen taldeko entrenatzaileen lan egiteko modua ikus dezakete hurbil-hurbiletik aste oso batean zehar.
Jardunaldi hauekin bukatu ostean, Athletic Club-eko emakumezkoen taldeen lan metodologiari buruzko Klinik teoriko-praktiko bat antolatuko da, eduki ezberdinak lantzeko baliabideak azaldu eta praktikan nola jartzen diren erakutsiz.
Entrenatzaileek jardunaldi praktiko hauetan parte hartzeko interesa izanez gero, ondo datorkien dataz hitz egiteko edo edozein duda argitzeko, eposta hau erabili dezakete: [email protected]