

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten. Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregian, 2011ko urriaren hamarrean, astelehenean, 19:15etan lehenengo deialdian eta 19:30etan bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera:
GAI ZERRENDA
LEHENA: Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Kontuak, Memoria, Balantzea eta aurreko Zuzendaritza Batzordeak egindako Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
BIGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada, kuoten egokitzapenaren proposamena barne.
HIRUGARRENA: Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak
LAUGARRENA: Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
BOSGARRENA: Eskari-galderak.
Halaber, ondoko gaien berri ematen diegu bazkideei:
Lehenengoa: Athletic Clubeko estatutuen 27. artikuluak arautzen duenaren arabera, batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, batzarreko kide guztien erdia gutxienez agertzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa da batzarreko kide guztien ehuneko hamar agertzea.
Bigarrena: Athletic Clubeko estatutuen 31. artikuluak arautzen duenaren arabera, batzar honetako agiri guztiak bazkideen eskura daude Athletic Cluben egoitzan.
Hirugarrena: Hautestontziak irekiko dira Batzarra indarrean dagoen unetik bertatik eta itxiko dira parte hartzaileen hitzak amaitu eta zentzuzko tartea utzi ostean.
Laugarrena: Estatutuen 25. artikuluaren arabera, nortasun agiria aurkeztea eskatuko da Batzar Nagusia egingo den aretora sartu ahal izateko.
Bilbon, 2011eko irailaren 22an
Presidentea
Josu Urrutia Telleria Jn.
Idazkaria
Javier Aldazabal Etxebarria Jn.


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak