

Athleticek FC Salzburgoren aurka azaroaren 3an jokatuko duen partida dela eta, Deusto peñak 4 eguneko bidaia antolatu du literadun autobusean.
Ibilbidea:
Asteartea 1
Deustutik aterako gara, 21:00etan Venezia aldera (bidea gauez).
Asteazkena 2
Goizen Veneziara iritsiko gara eta eguna libre izango dugu hiria ezagutu ahal izateko.
20:00etan Salzburgorako bidea hartuko dugu, (bidea gauez).
Osteguna 3
Goizez Salzburgora iritsiko gara eta eguna libre izango dugu hiria bisitatu eta Athletic FC Salzburgoren aurka irabazten ikusteko.
Partida amaitzen denean marsellarako bidea hartuko dugu (bidea gauez).
Ostirala 4
Goizez Marsellara iritsiko gara eta hiria ezagutzeko aukera izango dugu. 19:00etan deusturako bidea hartuko dugu eta larunbatean, lehen orduan iritsiko gara.
Garrantzitsua:
– informazio gehiagorako deitu telefono honetara 658.721.967 (joseba)
– sarrerak eskainiko dira prezio ofizialetan.
– autobusa soilik antolatzen dugu, eta 42 tokiak betetzen direnean izen-ematea itxiko da.
– prezioa: 235€


Emakumezkoaren taldearen plangintza martxoaren 14ra arte
Emakumezkoena
Etxean jokatuko dituzten bi partidetatik (Sporting Huelva eta Valentzia CF taldeen aurka) lehenengoa jokatuko dute lehoiek, sailkapenean gora egiten jarraitzeko asmoz


Emakumezkoen Athleticen kontu berria Twitterren
Emakumezkoena
Neskek gune propioa dute gaurtik aurrera Instagrameko bere kontuarekin bat egiten duen sare sozialean, emakumezkoen atalaren gaurkotasun guztia zehatz-mehatz eskainiko duena


“Gehien pozten nauen neurketako bat da”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu


Berenguerrek Granadaren aurkako garaipena sinatu du
Lehen taldea
Lantalde lorpena izan zen, 91. minutuan gauzatuta, baina Villalibreren gol bikainarekin hasitakoa


Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Landutako garaipena Vallecasen
Emakumezkoena
Talde osoaren jarrerak eta intentsitateak, eta Lucia Garciaren hiru golek garaipena eman diote Athletici Vallecasen (2-3)


ZUZENEAN: Rayo Vallecano – Athletic Club (21. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Primera Iberdrolako (21. jardunaldia) partidako zuzeneko kontaketa (audioa) 13:00etatik aurrera


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako