Athletic Club

Real Sociedad-Athletic Club: txartel salmenta

Real Sociedad-Athletic Club: txartel salmenta

Real Sociedad KEA-k 600 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri igandean, urriak 2, Anoetan jokatuko den…

Real Sociedad KEA-k 600 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri igandean, urriak 2, Anoetan jokatuko den partidarako. 250 gordeko ditu Athletic Clubek bere beharrentzako eta ostiralean, hilak 30, bazkideentzat 350 sarrera jarriko ditu salgai.

Sarrerak San Mames futbol-zelaiko txarteldegietan har daitezke, bazkide txartela aurkeztuz. Pertsona eta txartel bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da.

Hauek dira Real Sociedadek ezarritako prezioak eta salgai jarriko diren sarrera kopurua:

150 Ekialde Erdiko Harmailako sarrera, 85 eurotara.
200 Ipar Behe Harmailako sarrera, 50 eurotara.