Dena prest PSG-ren aurka jokatzeko
Dena prest dago Athletic Club-Paris Saint-Germain UEFA Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partidarako (21:05…
Dena prest dago Athletic Club-Paris Saint-Germain UEFA Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partidarako (21:05 San Mames). Irailaren 29an, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mameseko prentsa aretoan Steve Stride UEFAko delegatuaren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Hendrikus S.H. Bas Nijhuis herbeheretar epailea, Rob H.A.M. Van de Ven, Davie DFJG Goossens epaile laguntzaileak; Dennis Higler eta Reinold Wieddemeijer, epaile laguntzaile osagarriak eta Jeroen Sanders laugarren epailea, denak ere herbeheretarrak, presente egon dira.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehenengo janzkera eramango dugu, eta atezainak urdinez joango dira. PSG-ren aldetik kamiseta praka eta galtzerdi zuriak eroango dute. Atezainei dagokienez, kamiseta, praka eta galltzerdi grisak jantzitko dituzte.
Paris Saint-Germaineko 250 jarraitzaileen presentzia espero da.
Halaber, Athletic Club eta PSG-ren agintarien arteko bazkari instiotuzionala ostegun honetan, irailaren 29an, Ibaiganen ospatu da.