Athletic Clubek 4 Espanyolek 1
Athletic Club: Ainhoa, Itsaso (min. 46, Orueta), J.Flaviano, Nekane (min. 75, Beristain), Tzibi J., Iraia,…
Athletic Club: Ainhoa, Itsaso (min. 46, Orueta), J.Flaviano, Nekane (min. 75, Beristain), Tzibi J., Iraia, Olabarrieta (min. 67, Manu), Ibarra (min. 86, Gangoiti), Erika, Guru eta Irene.
Espanyol: Mariajo, Lianne, Willy, Sonia, Mary Paz, Vane, Monforte, Debora (min. 79, Joanna), Meseguer (min. 79, Sara Serna), Lara (min. 69, Brena) eta Carla.
Epailea: Zubiaur de Velasco, Sanz eta Castarroyo laguntzaileak izan ziren. Txartel oria erakutsi zion: Ainhoa, Olabarrieta, Willy, Monforte, Vane eta Larari.
Golak: 1-0. Min.1, Nekanek; 1-1. Min. 30, Vanek, penaltiz; 2-1. Min. 50, Nekanek; 3-1. Min-. 66, Olabarrietak; 4-1. Min. 85, Beristainek.
Bestelakoak: 1000 ikusle Lezaman.
Athletic-ek RCD Espanyol menderatu zuen atzo Lezaman jokatutako partidan. Nahiz eta lehenengo zatian berdinduta bukatu, bigarrenean zurigorriak jaun eta jabe izan ziren eta gol aukera asko izan zuten. Nekanek lehendabiziko gola lortu zuen lehen minutuan. Kanpokoek penaltiz lortu zuten berdinketa 30. minutuan. Baina bigarren zatian, berriro Nekane, Olabarrieta eta Beristainek egindako galei esker oso garaipen bikaina lortu zuten Juan Luis Fuentesen jokalariek.
Athletic garaipen bila joan zen lehenengo minututik, eta Atletico de Madriden partidan gertatu zen bezala, Espanyol-en aurka, partida hasi eta lehenbiziko hurbilketa Mariajo atera, gola egin zuten zurigorriek. Nekanek eta Erikak baloia igo zuten esker albotik eta azkenean Nekanek jokaldia bukatu zuen arearen barruan.
Partida ikusgarria izan zen, bi taldeen maila antzekoa izan baitzen eta gol aukera gutxi ikusi arren, ez zen partida aspergarria izan. 25. minutuan, Itsasok zurigorrien abantaila handitu nahi zuen kanpoko jaurtiketa batez, baina Espanyoleko atezainak geldiketa ona egin zuen.
Espanyolek penaltiz lortu zuen berdinketaren gola. Ainhoa Mary Pazen oinetara atera zen eta epaileak penaltia adierazi zuen eta Vanek berdinketaren gola lortu zuena.
Bigarren zatian zurigorriak jaun eta jabe izan ziren futbol zelaian. Orueta erdilariaren lana taldeak eskertu zuen. 50. minutuan, Flavianok areatik kanpo jaurti zuen eta Nekanek aldaratutako baloia jaso, bi atzelari driblatu zituen eta jaurtiketa ate barrura sartu zen.
Bost minutu barru, Olabarrietak sekulako jokaldia egin zuen, baina erdiraketa ez zuen inork errematatu. Dena den, Athletic-eko erdilaria berriro protagonista izan zen hirugarren gola; Nekane eta Erikaren arteko jokaldia, eta Olabarrietak lasaitasuna eraman zuen markagailuan kanpoko jaurtiketa batez. Partida bukatzean zegoenean Erikak erdiraketa egin zuen areara eta Beristainek oina sartu zuen laugarren gola egiteko.
Zurigorriek gol aukera gehiago izan zuten abantaila handitzeko, baina Manuk ezin izan zuen berea lortu birritan bakarrik Mariajoren aurrean geratu bazen ere.
———-
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du RCD Espanyolen aurka: Ainhoa, Itsaso, J.Flaviano, Nekane, Tzibi J., Iraia, Olabarrieta, Ibarra, Erika, Guru e Irene. Aulkian Andere, Arranz, Orueta, Manu, Gangoiti, Paula eta Beristain egongo dira.
Espanyol: Mariajo, Lianne, Willy, Sonia, Mary Paz, Vane, Monforte, Debora, Meseguer, Lara eta Carla. Aulkian Alba, Joanna, Pereira, Sara Serna eta Brena egongo dira.
Epailea Zubiaur de Velasco izango da, eta Sanz eta Castarroyo, laguntzaileak.
12:02. Hasi da partida.
(1′) 1-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nekanek.
(21′) Txartel horia Larari.
(29′) Penalti Espanyolen alde. Txartel horia Ainhoari.
(30′) 1-1. Vanek penaltiz berdinketa lortu du.
(37′) Txartel horia Olabarrietari.
(44′) Txartel horia Monforteri.
ATSEDENALDIA
13:05. Hasi da bigarren zatia.
(46′) Aldaketa: Orueta Itsasoren ordez.
(50′) 2-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nekanek berriro.
(55′) Txartel horia Willyri.
(65′) 3-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. A.Olabarrietak.
(67′) Aldaketa: Manu Olabarrietaren ordez.
(68′) Txartel horia Vaneri.
(69′) Aldaketa: Brena Lararen ordez.
(75′) Aldaketa: Beristain Nekaneren ordez.
(79′) Aldaketak: Joanna eta Sara Serna Debora eta Mesegueren ordez.
(85′) 4-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Beristainek.
(86′) Aldaketa: Gangoiti Ibarraren ordez.
AMAIERA