Athletic Club

Dena prest Salzburgen aurka jokatzeko

Dena prest Salzburgen aurka jokatzeko

Dena prest dago Athletic Club-FC Salzburgo UEFA Leagueko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partidarako (21:05…

Dena prest dago Athletic Club-FC Salzburgo UEFA Leagueko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partidarako (21:05 San Mames). Urriaren 30ean, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mameseko prentsa aretoan Gunther de Saedeleer UEFAko delegatu belgikarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Ivan Bebek kroaziar epailea, Tomislav Petrovic eta Miro Grgic epaile laguntzaileak; Dalibor Mlakar eta Domagoj Vickov, epaile laguntzaile osagarriak eta Goran Gabrilo laugarren epailea, denak ere kroaziarrak, presente egon dira.

Partida hau ez da arrisku handikotzat izendatua izan. Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehenengo janzkera eramango dugu, eta atezainak grisez joango dira, galtzerdi purpura eta grisekin. FC Salzburg-en aldetik kamiseta urdin iluna, praka horia eta galtzerdi horiak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, kamiseta, praka eta galtzerdi urdinak jantziko dituzte.

FC Salzburgeko ehun jarraitzaileen presentzia espero da. Halaber, Athletic Club eta FC Salzburgeko agintarien arteko bazkari instituzionala ostegun honetan, urriaren 20an, ostegunean, 14:00etatik aurrera Ibaiganen.