Athletic Club

Atezain entrenatzaileentzat ikastaroa

Atezain entrenatzaileentzat ikastaroa

Urriaren 21ean, ostiralean, Lezamako prentsa aretoan, Athletic Clubek, Kanpoko Proiektuaren bitartez antolatu duen atezain entrenatzaileentzako…

Urriaren 21ean, ostiralean, Lezamako prentsa aretoan, Athletic Clubek, Kanpoko Proiektuaren bitartez antolatu duen atezain entrenatzaileentzako ikastaroaren aurkezpena burutu da. Honen helburua atezainekin diharduten teknikarien prestakuntza hobetzea da.

Ekimenean berrogeita hamar izango dira parte hartuko dutenak, guztiak adiskidetutako kluben partaideak izanik.

Eskola teoriko-praktikoak ostiralero burutuko dira Lezamako instalazioetan, honako gai zerrendarekin:

1. Lan eduki teknikoak Heziketa / Errendimendu etapa ezberdinen arabera.
2. Lan eduki taktikoak Heziketa / Errendimendu etapa ezberdinen arabera.
3. Atezaina entrenatzeko metodologia.
4 Atezain zein atezain entrenatzailearengan eragina duten faktore psikologikoak.