Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Javi Martinez: Espainiar selekzioaren egonaldia utzi du ezker hankako adduktore ertainean duen lesioa dela eta….

Javi Martinez: Espainiar selekzioaren egonaldia utzi du ezker hankako adduktore ertainean duen lesioa dela eta. Athletic Clubeko zerbitzu medikoek txostena bidali zuten jokalariak pairatzen zituen etengabeko ondoezari buruz. Beharrezko froga osagarriak egin eta gero, EEFF-ren zerbitzu medikoek jokalaria Athletic Clubeko diziplinapean sendatze prozesuari ekitea gomendagarria zela iritzi diote.

Aitor Ocio: Jokalariak femoral-azetabular harrapaketaren sindromea dauka bere eskuin aldakan. Horren eraginez labrum apurtu zaio aurreko-goiko aldean eta lesio kondrala ere badauka. Lesioak konpontzeko artroskopia beharrezkoa izango da. Ebakuntzaren eguna datozen egunotan jakinaraziko da. Bajan pairatu beharko duen epea bost eta sei hilabete bitartekoa izango da.

Igor Martinez, Xabi Castillo eta Borja Ekiza: Fisioterapia jasotzen ari dira eta lan berezi egiten dute, bakoitzak bere erara, sendatze prozesua osatzeko.

Carlos Gurpegi: Ebakuntza aurreko lan berezia mantentzen du normaltasun osoz.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK