Athletic Club

Lan topaketak Bizkaiko futbolari buruz

Lan topaketak Bizkaiko futbolari buruz

Athletic Clubek aste honetan lan topaketa batzuk hasi ditu bizkaitar futboleko hainbat eragilerekin. Hauen helburuak…

Athletic Clubek aste honetan lan topaketa batzuk hasi ditu bizkaitar futboleko hainbat eragilerekin. Hauen helburuak dira egungo egoera gertutik ezagutzea eta Lezaman datozen urteotan egingo diren estrategia ezberdinak azaltzea eta adostea, guzti hau bizkaitar futbola bilakatzeko egitasmo estrategikoaren baitan.

Lehen bi lan topaketak asteartean eta asteazkenean, azaroaren 8 eta 9a hurrenez hurren, burutu dira, Bizkaiko klubetako ordezkarien presentziarekin. Hurrengoak datozen asteotan egingo dira eta bertan Athletic Clubeko teknikariek buru belarri jardungo dute klubetako arduradunekin, entrenatzaileekin, hezitzaileekin, jokalarien gurasoekin, Fundacion Athletic Club Fundazioaren enpresa babesleekin eta instituzio publikoen arduradunekin.