Iban Zubiaurreren hitzak
Iban Zubiaurre Athletic Clubeko jokalariak argitu nahi ditu azaroaren 12an As egunkarian agertu diren hitzak….
Iban Zubiaurre Athletic Clubeko jokalariak argitu nahi ditu azaroaren 12an As egunkarian agertu diren hitzak. Horien arabera ‘orbana’ litzateke Athleticen egotea. Jokalariaren hitzetan, guztiz kontrakoa adierazi nahi zuen, hots, Athleticena ez zela ardura, baizik eta klubera heldu zenetik zorte txarra pilatu zaiola, hau da, bere afera, lesioak, gutxi jokatzea eta, azkenik, osasun arazoak eta, zera hau dio: ‘Athletici eskertu baino ezin diot egin bost urte hauetan izan duen nirekiko
portaera’.