Athletic Club

Traje ofizialaren aurkezpena eta irudiak

Traje ofizialaren aurkezpena eta irudiak

Athletic Clubeko lehen taldeak bere traje ofizialaren aurkezpena egingo du azaroaren 22an, asteartean, 13:30etatik aurrera…

Athletic Clubeko lehen taldeak bere traje ofizialaren aurkezpena egingo du azaroaren 22an, asteartean, 13:30etatik aurrera Guggenheim Museoan. Jantzia Fuentecapala E.A.k diseinatu du, eta horren bitartez dotoretasuna eta modernitatea transmititu gura du.

Traje ofizialak jantzi grisa antrazita da, artile Merinoz egina Super 120’s iruterekin; kotoiko popelinaren alkandora zuria; seta naturalezko gorbata, gorri eta gris perla marraduna; gerrikoa eta larruzko zapatak goma beltzarekin. Kanpotik gabardina labur beltza ehun teknikoan “janzkera bikoitza” efektuarekin.

Bestalde, sport casual janzkerak kotoi zuriko pike poloa, eskuin mahuka beltzak azpildura gorriak eta beltzak; eta kotoi beltzezko praka garbiketa entzimatikoarekin ditu.

Fuentecapala S.A. familia-enpresa bat da, 1963an jaioa eta egun nazioartekotasun proiekzioa duena Asian, Ipar Amerikan, Mexiko, Errusia eta Europako gainerako herrialdeak merkatu natural bezala. Bere diseinuetan abangoardia eta klasizismo elkartzen dira, tradizioa eta modernitatearen arteko oreka lortu nahian, gizonezkoen modaren arrakastaren gakoa. Izan ere, 2008an eta arrakasta osoz, Kapala tendentziazko entseina kaleratu zuen, sportik hiritarrena bilakatzen duen proposamena azken finean.