Carlos Gurpegiri ebakuntza
Carlos Gurpegi jokalariari ebakuntza egin diote 2011ko azaroaren 24an, ostegunean, pasa den urriaren 24an izan…
Carlos Gurpegi jokalariari ebakuntza egin diote 2011ko azaroaren 24an, ostegunean, pasa den urriaren 24an izan zuen ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura konpontzeko. Ebakuntza Gasteizko USP La Esperanza eritetxean egin da, Mikel Sanchez sendagilearen eskutik eta Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen zein IMQ-ko ordezkarien presentziarekin. Ebakuntza artroskopiaren bitartez egin da eta plastia ezarri diote kaltetutako lotailua konpontzeko.
Ebakuntzaren osteko prozesua normaltasunez ari da pasatzen eta arazorik sortu ezean 48 ordu barru sendagiria emango zaio etxera joan ahal izateko. Hurrengo astean sendatze prozesuari ekingo dio. Sei eta zortzi hilabete bitarteko baja pairatu beharko du.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK