
Azken lan saioa Levanteren aurka jokatzeko
Azken lan saioa Levanteren aurka jokatzeko
Azaroaren 26an, larunbatean, 10:00etatik aurrera, Athletic Clubeko Emakumezkoen taldeak azken entrenamendua izango du Levanteren norgehiagoka…
Azaroaren 26an, larunbatean, 10:00etatik aurrera, Athletic Clubeko Emakumezkoen taldeak azken entrenamendua izango du Levanteren norgehiagoka prestatzeko. Rayo Vallecanori irabazi ondoren, pasa den asteburuan ez zen futbol partidarik egon -Espainiako selekzioak bi partida izan baititu -. Larunbatean Ainhoa, Irene, Olabarrieta eta Ibarra entrenamenduetara itzuliko dira.
Igandean, Lezaman, Levante egongo da zurigorrien aurrean. Hamar jardunaldi jokatu ondoren, Levante seigarrena da sailkapenean eta partida bat baino ez du galdu, F.C. Bartzelonaren aurka, laugarren jardunaldian. Igandean partida eguerdiko 12etan izango da eta epailea Koldo Bilbao izango da.