Athletic Club

Real Oviedo-Athletic Club partidarako sarrerak

Real Oviedo-Athletic Club partidarako sarrerak

Athletic Clubek Real Oviedo eta Athletic Cluben artean abenduaren 8an, ostegunean, Carlos Tartiere futbol zelaian…

Athletic Clubek Real Oviedo eta Athletic Cluben artean abenduaren 8an, ostegunean, Carlos Tartiere futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak jarriko ditu salgai. Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan hartu ahal izango dira abenduaren 2an, ostiralean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez lau sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Sarreren prezioak 30 euro helduentzat eta 6 euro 14 urte azpikoentzat dira.