Athletic Club

PSG – Athletic Club partidurako sarrerak

PSG – Athletic Club partidurako sarrerak

Athletic Clubek abenduaren 14an, asteazkenean, Parc des Princes zelaian Paris St-Germain eta Athletic Cluben arteko…

Athletic Clubek abenduaren 14an, asteazkenean, Parc des Princes zelaian Paris St-Germain eta Athletic Cluben arteko partidurako sarrerak jarriko ditu salgai. Lokalitateak San Mameseko takilletan jaso ahal izango dira, gehienez lau sarrera pertsoneko, sarrera guztiak agortu arte. Data eta ordutegia honako hauek izango dira:

Ostirala, abenduak 9, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Larunbata, abenduak 10, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Igandea, abenduak 11, 10:30etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Sarreren prezioa 20 eurokoa da eta erosteko, eroslearen eta bidaiarien izenabizenak, bidaiatzeko plana eta ostatua ematea ezinbestekoa izango da.