Athletic Club

Segurtasun aholkuak Pariseko partidarako

Segurtasun aholkuak Pariseko partidarako

Frantziar Gendarmeriek helerazi ditu hainbat aholku abenduaren 14an, Multzoen Faseko seigarren jardunaldiari dagokion PSG-Athletic Club…

Frantziar Gendarmeriek helerazi ditu hainbat aholku abenduaren 14an, Multzoen Faseko seigarren jardunaldiari dagokion PSG-Athletic Club partida ikustera abiatuko diren jarraitzaile zurigorrientzat.

Hona hemen laburpena:
– Ez ibili estadioaren ondoko tabernetatik, normalean PSG-en ultrak hor biltzen baitira.
– Metroaren 9 lerro ekiditu, batez ere “Porte de Sain Cloud” geltokia, arestian aipatu den arrazoi berarengatik.
– Parc des Princes estadiota heltzeko Metroaren 10 lerroa erabiltzea gomendatzen da, “Porte D’Auteuil” geltokia hain zuzen ere.
– Autobusez edota kotxez joateko, “Nungesser et Coli” eta “Gordon Bennett” guneetan aparkatzea gomendatzen da. Bertan gendarmeak egongo dira eta babesa eskainiko dute.
– Turismo gunerik garrantzitsuenetan, adibidez Eiffel Dorrea eta Eliseo Zelaietan, ez da ultren presentziarik espero.