Athletic Club

Kromo bilduma ofizial berria

Kromo bilduma ofizial berria

Jadanik prest dago Athletic Clubeko kromo bilduma ofizial berria 2011/2012. “kromoz beteriko mende bat” erakusketaren…

Jadanik prest dago Athletic Clubeko kromo bilduma ofizial berria 2011/2012. “kromoz beteriko mende bat” erakusketaren inaugurazioan parte hartu zutenek esklusibaz albuma jaso zuten Athletic Clubeko Museoan egin zen ekitaldian.
Halaber, abenduaren 21ean, asteazkenean, San Mamesen, Athletic Club-Real Oviedo Kopako partida dela eta, albumak oparituko dira, jesarleku bakoitzean bat utziz.

Hirurogei orrialdeko albuma 276 koloredun kromoz osaturik dago eta bertan gizon zein emakumezkoen lantaldeak agertzen dira, Bilbao Athletic eta Lezamako gainerako taldeak eta arestian aipatu den erakusketarekin bat eginez, atal historikoak daude Athletic Clubeko errekoak eta baita ere Pitxitxi eta Zamora saridunak jorratuz.

Adin guztietako Athleticen zaletuen grina piztuko duen bilduma galezina.

Album eta kromoak salgai egongo dira Bizkaiko kioskoetan eta gure denda ofizialetan abenduaren 22tik aurrera.

Produktuak:
Kromo bilduma: 60 orrialde – prezioa: 1’5 euro
Kromo paketea: 5 kromo – prezioa: 0,70 euro