Athleticeko espedizioa Getafen dago
Athletic Clubeko espedizioa Getafen dago bertako taldearen aurka urtarrilaren 8an, igandean, 16:00etatik aurrera Coliseum Alfonso…
Athletic Clubeko espedizioa Getafen dago bertako taldearen aurka urtarrilaren 8an, igandean, 16:00etatik aurrera Coliseum Alfonso Perez futbol zelaian Ligako hemezortzigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Josu Urrutia presidentea, Alberto Uribe-Echevarria eta Silvia Muriel batzakideak; Aitor Larrazabal kirol zuzendaritzaren partaidea eta Joxe Anjel Iribar, presidentziaren albokoa espedizio buruak izan dira.
Hegaldia 19:00ean irten da Bilboko aireportutik berrogeita hamar minutu beranduago Barajaseko aireportura heltzeko. Hortik klubeko autobusez Hesperia Getafe hotelera abiatu dira eta afaria 21:00etarako prest dago. Getafeko zeruan hodeirik ez eta 14 graduko hozberoa dago.