
Juan Flor argazkilaria Athletic Club Museoan
Juan Flor argazkilaria Athletic Club Museoan
Bihartik aurrera Juan Flor izango da Athletic Club Museoan egingo den lehen erakusketaren protagonista. Erakusketa…
Bihartik aurrera Juan Flor izango da Athletic Club Museoan egingo den lehen erakusketaren protagonista. Erakusketa horiek egunez egun Athletic-en jarraipena egiten duten argazkilariei eskainiko zaizkie.
Flor, 1994tik modu profesionalean ari da argazkilaritzan, eta 2010ean kirolaren Nikon saria jaso zuen urte bereko Munduko Txapelketaren finalean Iniestari ateratako argazkiagatik. Formatu handiko 13 argazki aurkezten ditu, Athletic-en iragan hurbila gogora ekartzen dizkiguten argazkiak, 2006-07 denboraldiko une handietatik hasi eta egungo denboraldiko poza islatzen duten argazkietara.
Gogorarazten dugu argazki horiek guztiak doan ikusi ahali zango direla Museoaren hall-ean, eta museoa bisitatzen dutenen artean argazki bat zozketatuko da erakusketa bakoitzean. Gainerako argazkiak salgai egongo dira.