Athletic Club

Espedizioa, Manchesterren dago

Espedizioa, Manchesterren dago

Athletic Clubeko espedizioa Manchesterren dago hilaren 8an, ostegunean, 20:05etatik aurrera (Cuatro) Manchester Uniteden aurka UEL-ko…

Athletic Clubeko espedizioa Manchesterren dago hilaren 8an, ostegunean, 20:05etatik aurrera (Cuatro) Manchester Uniteden aurka UEL-ko hamaseiko faseari dagokion partida jokatzeko. Zurigorriek txarter hegaldia hartu dute 17:50ean, goizeko lan saioaren ostean, Bilboko aireportuan eta ordu bi beranduago Manchesterrera heldu dira. Aireportutik autobusez, Manchesterreko Radison Edwardian Hotelera abiatu dira.

Xabier Perez, Angel Gorostidi, Silvia Muriel, Yolanda Lazaro, Ramon Alkorta eta Jokin Garatea batzakideak, eta baita ere Jose Mari Amorrortu eta Aitor Larrazabal kirol zuzendaritzaren kideak buru izan dira. Josu Urrutia presidenteak eta Jon Berasategi zuzendari orokorrak Manchesterren espedizioarekin bat egingo dute.

Hegaldian ere hemezortzi kazetarik eta 270 zalek bidaiatzen dute. Orotara Viajes Iberiak zazpi hegaldi antolatu du 1.600 pertsona inguru mugituz. Vienan zegoen aurreko europar errekorra 1.200 pertsonekin.

Zortzi gradu eta zerua lainotuta Manchesterren.