Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Aitor Ocio; Carlos Gurpegi; Xabi Castillo: Berregokitzapen programa mantentzen dute, fisioterapia jasoz.Igor Martinez: Pasa den…

Aitor Ocio; Carlos Gurpegi; Xabi Castillo: Berregokitzapen programa mantentzen dute, fisioterapia jasoz.

Igor Martinez: Pasa den martxoaren 9an, ostiralean, Lezaman egin zen lan saioan, I graduko haustura jazo zuen eskuin hankako bizeps femoralean. Fisioterapia jasotzen ari da eta berregokitzapen prozesuari ekin dio.

Borja Ekiza, Iban Zubiaurre eta Oscar de Marcos: Etxean daude gripeak jota eta sukarra altuarekin kasu guztietan.

Fernando Llorente: Iruñean atzo jokatu zen partidaren ostean ezker aldakako butxatzaile muskuluan lesio arina dauka. Datozen orduetan izango duen bilakaeraren arabera jokatzeko moduan egongo da ala ez.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK