Txoria Txori, 12garren minutuan
Hainbat zale eta peñen talde bat, Katedraleko anzimazioa hobetu gura, gero eta ezagunagoak diren kantak…
Hainbat zale eta peñen talde bat, Katedraleko anzimazioa hobetu gura, gero eta ezagunagoak diren kantak gure artean hedatzea nahi dugu ahalik eta jende gehien segi dezan.
Horregatik osteguneko partida berezia denez gero, honako ekimen hau martxan ipini gura dugu: zaleei animatzea Mikel Laboaren “Txoria Txori” kanta denok batera zati bateko 12garren minutuan kantatzera. Gure ustez gure klubaren izpiritua zein den adierazten duen kanta bat da eta minutuari dagokionez, zaleekin lotuta dagoen minutua da.
San Mamesera hurbilduko garen guztion parte hartzea espero dugu, Katedralean apurka apurka bero eta kolore gehiago emateko.
Letra honako hau da:
Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen, ez zuen alde egingo (birritan)
baina honela, ez zen gehiago txoria izango (birritan)
eta nik, txoria nuen maite (birritan)
tralalalalalalalalalalalala…….
Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen, ez zuen alde egingo (birritan)
baina honela, ez zen gehiago txoria izango (birritan)
eta nik, txoria nuen maite (birritan)
tralalalalalalalalalalalala…….