Athletic Club

Aplikazio ofizial berria smartphonentzat

Aplikazio ofizial berria smartphonentzat

App Athletic Club eta Athletic Club Euskara aplikazioen bertsioak eskuragai daude App Storen doako deskargarako…

App Athletic Club eta Athletic Club Euskara aplikazioen bertsioak eskuragai daude App Storen doako deskargarako
Aplikazioa iPhone, iPod touch eta iPadekin bateragarria da. Horretarako iOS 3.2 edo ondorego behar da. Androidentzako bertsioa aurki eskuragai egongo da.

App berriaren bitartez berri ofizial guztiak ikusi daitezke, sailkapenak, emaitzak eta partiden egutegia kontsulta daiteke eta baita ere Athletic Clubeko lantalde guztiak, kimuetatik lehen talderaino, emakumezkoen taldeak barne.

Halaber, erakundeari buruzko informazio guztia ikusgai egongo da: Zuzendaritza Batza, palmaresa zein Historiaren kontsulta (Museoa eta Erakusketa Aretoa etab.)

Bere baitan klubeko Twitter ofizialerako lotura dago eta baita Chat Live, mundu osoko athleticezaleak bilatzeko, eurekin harremanetan sartzeko eta iritziak partekatzeko.

Geroago, etenik gabe, aukera eta funtzionalitate gehiago gehituko dira, esaterako denda ofiziala.

Hizkuntzari dagokionez, Applek ez du euskarririk ematen euskarari haren sistema operatiboan. Euskara IOSean sartzeko AEB-etako enpresaren ezetzaren aurrean, Athletic Clubek ahalegin handiak egin ditu euskaraz zein gaztelaniaz informazio guztia eskaintzeko , aplikazio ofizial bi eginez: gaztelaniaz ‘Athletic Club’ eta euskara ‘Athletic Club Euskera’.

Aplikazio biek eduki berbera eskaintzen dute eta gaurkotze kopuru berbera jasoko dute.