
Berdinketa, sari eskasa Athletic-arentzat
Berdinketa, sari eskasa Athletic-arentzat
Levantek 1 Athletic Clubek 1 Levante: Paños, Maider, Ruth, Mariajo, Alicia, Nerea, Fernández, Anabel, Alba,…
Levantek 1 Athletic Clubek 1
Levante: Paños, Maider, Ruth, Mariajo, Alicia, Nerea, Fernández, Anabel, Alba, Alexia eta Bernauer.
Athletic: Ainhoa, Itsaso (min. 50, Erika), Nekane, Murua, Iraia, Orueta (min. 92, Beristain), Olabarrieta, Ibarra, Saioa, Guru (min. 59, Manu) eta Irene.
Arbitroa: Fernández Vidal, Jordan Jorques eta Ramírez Gomis bere laguntzaileak izan dira. Txartel horia erakusi die: Saioa, Nekane eta Ruth-i
Golak. 1-0, min.30, Alexia; 2-0, min. 42, Murua.
Bestelakoak: 300 ikusle inguru Nazaret-eko futbol zelaian. Ixilune minutu bat gorde da Valentziako entrenador eskolako kide baten homenean.
Athleticek berdinketa besterik ez du lortu Levanteren aurkako neurketan. Lehendabiziko gola, etxekoek egin zuten 30. minutuan. Atsedelandira heldu baino lehen, Muruak zurigorrien gola lortu zuen. Bigarren zatian, Athletic izan da baloiaren jabe, baina gol aukera gutxi egon dira. Onena, Irenek izan du, korner batean, baina baloia ate azpitik atera dute Levantekoek.
Lehenengo zatia oso berdinduta egon da, Bi taldeek gol aukera gutxi izan dituzte. Hasieran Levanteko jokalariak hobeto hasi dira partidan. Athleticeko gol aukerarik garbienak Olabarrieta eta Nekanearenak izan dira. Biek jaurtiketa egin dute areatik kanpo, baina Levanteko atezainak ez du arazorik izan baloia gelditzeko.
30. minutuan Aliciak baloia area txikian eskegi zuen eta bigarren zutoinean Alexia zegoen gola sartzeko. Hemendik aurrera zurigorrien unerik onenak heldu ziren eta Juan Luis Fuentesen taldea berdinketaren bila joan zen: 40. minutuan, Nekane berriro saiatu zen areatik kanpoko jaurtiketa batez, baina baloia gutxitik joan zen kanpora. Bi minutu geroxeago, zurigorriek jokaldi on bat egin zuten eskuin albotik eta Nekaneren pasea, Muruak aprobetxatu zuen berdinketa lortzeko.
Bigarren zatian, gol aukerarik garbiena Athletic-arena izan zen: 57. minutuan, Ibarrak korner bat atera zuen, eta Ireneren errematea, etxekoek gol marratik atera zuten baloia. Levantek ez zuen gol aukerarik eduki eta Ainhoaren areara hurbildu zirenean, epaileek oparitako faltei esker izan ziren.
Azken minutuetan, Zurigorriak bigarren golaren bila ibili arren, aukerarik ez ziren egon. Jardunaldi han bukatu ostean, Athletic bigarrena da sailkapenean, F.C. Barcelonatik sei puntuetara. Lehen beharrezkoa zen F.C Barcelonari irabaztea eta kataluniarrek beste partida bat galdu behar dute Athletic-ek txapelduna izateko.
———–
Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztuko du Levanteren aurka: Ainhoa, Itsaso, Nekane, Murua, Iraia, Orueta, Olabarrieta, Ibarra, Saioa, Guru eta Irene. Aulkian Andere, Arranz, Manu, Gangoiti, Paula, Beristain eta Erika egongo dira.
Levante: Paños, Maider, Ruth, Mariajo, Alicia, Nerea, Fernández, Anabel, Alba, Alexia eta Bernauer. Aulkian Sandra, Neus, María, Aroa, Sheila eta Sara egongo dira.
Epailea: Fernández Vidal, eta Jordan Jorques eta Ramírez Gomis, laguntzaileak.
12:01. Hasi da partida.
(30′) 1-0. Aliciaren erdiraketa eta Alexiaren errematea, sareetara.
(40′) Nekaneren jaurtiketa areaz kanpotik, gutxigatik kanpora.
(42′) 1-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. I.Muruak, Nekaneren pasea aprobetxatuz.
ATSEDENALDIA
13:03. Hasi da bigarren zatia.
(50′) Aldaketa: Erika Itsasoren ordez.
(57′) Ireneren errematea atzelari batek ate azpitik atera du.
(59′) Aldaketa: Manu Gururen ordez.
(65′) Txartel horia Saioari.
(69′) Txartel horia Ruthi.
(71′) Txartel horia Nekaneri.
(92′) Aldaketa: Beristain Oruetaren ordez.
AMAIERA