Athletic Club

Athletic Club NextGen seriekin bat egiten du hiru urtez

Athletic Club NextGen seriekin bat egiten du hiru urtez

NextGen Serieak, futboleko izar gazterik onenak biltzen dituen Europako lehiaketarik zirraragarrienak, ziurtatu du espainiar Ligako…

NextGen Serieak, futboleko izar gazterik onenak biltzen dituen Europako lehiaketarik zirraragarrienak, ziurtatu du espainiar Ligako futbol talderik arrakastatsuenetako bat bertan egongo dela, Athletic Club hain zuzen ere; hurrengo hiru urteetan lehiaketa horretan egongo dela sinatu baitu.

Athletic Club da hurrengo denboraldirako NextGen Serieek sinatzen duten bosgarrena, Olympiacos, Chelsea FC, PSG eta Arsenalekin batera, eta lehiaketa 16 klubetatik 24 klubetara zabaldu da. Lehoiak espainiar Ligako bigarren taldea dira lehiaketa honekin bat egiten, FC Bartzelonarekin batera, eta Europako goi mailako beste talde batzuekin egin du bat, horien artean, Chelsea, Ajax, Inter Milan eta Arsenal.

Lehiaketak bere lehen urtean arrakastatsua dela erakutsi du , Europako talentu gazteei aukera paregabea eskaintzen die nazioarteko giro lehiakorrean euren trebetasunak hobetzeko.

Athletic Clubek NextGen serietan parte hartuko duela eta, Justin Andrews lehiaketaren sortzaileetako batek hau esan du: “Athletic Clubek akademia mailan erreklutamendu-filosofia berezia du, harrobiko talentuari benetako leialtasuna erakutsiz. Espainiako jubenilen formaziorako sisteman errespetua adierazten zaio eta guretzat ohorea da historial hori duen club batek NextGen seriean parte hartzea.”

Jose Mari Amorrortu, Athletic Clubeko Akademiako zuzendariak honako hau esan du: “NextGen seriean parte hartzea aukera bikaina da klubarentzat eta bertako jokalarientzat, Europako futbol talderik onenen aurka lehiatu ahal izateko, baita jokalarien kalitatea hobetzen lagunduko duen esperientzia biziaz gozatzeko ere”.
Lehen NextGen serien irabazlea Internazionale Milano izan da, eta 2012ko martxoaren 25ean Londongo Leyton Orienten jokatutako finalean AFC Ajax taldeari irabazi zion penaltietan.

Komunikabideentzat NextGen serieari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitezte harremanetan MacLaurin Mediarekin:

020 8237 4604 / [email protected]
[email protected] / 07872 602 000
[email protected] / 07545 430 521

NextGen-i buruz

NextGen serieak sei hilabete irauten duen nazioarteko lehiaketa gogorra da. Bertan Europako hamasei futbol klubetako talentu gazteak aritzen dira, Tottenham, Bartzelona eta Inter Milan barne.
2011ko abuztuan sortu zen, eta NextGen serieak Brentford-eko kirol Zuzendari Mark Warburtonek eta Justin Andrews telebistako ekoizleak sortu zituzten. Europako futbol txapelketa nagusi gisa mundu mailan onarpena lortu ondoren, hurrengo denboraldian NextGen seriea 24 taldek osatzea aurreikusten da.

www.NextGenSeries.com