Bukarestera bidaia plana
Jarraian agertzen dena da Athletic Clubek Bukarestera UEFA Europa Leagueko finala jokatzeko izango duen plana:…
Jarraian agertzen dena da Athletic Clubek Bukarestera UEFA Europa Leagueko finala jokatzeko izango duen plana:
Maiatzak 7, astelehena
Bilbo-Bukarest CRL-846 txarter hegaldia, irteera 15,45ean eta helduera 20:10ean. Hegazkina
Jumbo-747 bat izango da, bi pisukoa, Corsair frantziar konpainiarena0, 580 jesarlekurekin.
Maiatzak 8, asteartea
Prentsaurreko ofiziala 19:45ean: Marcelo Bielsa eta jokalari bat National Arenako prentsa aretoan.
Lan saio ofiziala 20:30ean National Arena. Irekita lehen 15 minutuak hedabideentzat.
Ostatua: Crowne Plaza.
Maiatzak 9, asteazkena
Partida Atletico Madril-Athletic Club, 21:45ean, National Arena.
Maiatzak 10, osteguna
Itzulera Bukarest-Bilbo CRL-849 txarter hegaldian, ordutegia zehazteke dago.
Klubarentzat hegaldia VIBO Viajesek antolatu du (Viajes Iberiaren izen berria da) Agentzia ofizialak ia 4.000 pertsona mugituko du Bukaresteraino 14 hegazkin erabiliz.