
Athletic Hiria maiatzaren 25ean irekiko da
Athletic Hiria maiatzaren 25ean irekiko da
Maiatzaren 25ean, ostiralean, 10:30etatik aurrera, Athletic Hiriak bere ateak irekiko ditu. Athletic Hiria, bazkide eta…
Maiatzaren 25ean, ostiralean, 10:30etatik aurrera, Athletic Hiriak bere ateak irekiko ditu. Athletic Hiria, bazkide eta zale zurigorrien topagunea, Madrid Rio, Puente del Rey gunean egongo da (ikus ezazue mapa ondoan)
Athletic Hiria zabalik egongo da Kopako partida amaitu arte eta bertan Kopako finala zuzenean eskainiko da Madrilera taldea sostengatzeko hurbilduko diren baina sarrerarik ez duten bazkide eta zale guztientzat.
Hasiera batean, Athletic Cluben asmoa Athletic Hiria maiatzaren 24an, ostegunean, irekitzea zen, baina Madrileko Udalak ez du behar legezko baimenik eman.
Hona hemen programazioa:
Maiatzaren 25ean, ostiralean
10:30ean Athletic Hiriaren inaugurazioa
11:00etan Pantailan emankizuna
Athletic Clubek 1 – F.C. Bartzelonak 0
(1983-1984, Kopako finala, 1984/05/06 Santiago Bernabeu)
13:00etan Bizkaiko txakolinaren dastatzea
13:30ean Pantailan emankizuna
Manchester Unitedek 2 – Athletic Clubek 3
(UEFA Europa League 2011-2012, 2012/03/08, Old Trafford)
15:30ean Pantailan emankizuna
Athletic Clubek 2 – Manchester Unitedek 1
(UEFA Europa League 2011-2012, 2012/03/15, San Mames)
17:30ean Pantailan emankizuna
Athletic Club 2ek – F.C. Bartzelonak 2
(Liga BBVA 2011-2012, 2011/11/16, San Mames)
19:30ean M.C.D.-ren kontzertua
21:00etan Pantailan emankizuna
Kopako finalaren atarikoak: Athletic Club – F.C. Bartzelona
24:00etan Azken jaia
Partidaren aurkezpena eta emankizuna: Txetxu Ugalde
Animazioa eta barreak Iñigo Salinero ‘Txaflas’ eta Gorka Aginagalde aktoreen eskutik.
Giroa eta musika: Dj Alai eta baita ere fanfarre, musika banda eta animazioa.
Pantailetan, sostengu eta animo mezuen irakurketa Antonio Molero, Julian López, Enrique Urbizu, Alex Angulo, Aitor Mazo, Patricia Gaztañaga, Iñigo Salinero, Patxi Alonso, Jorge Fernández, Carlos Sobera, Ramon García, Klaudio Landa, Maribel Salas, Gurutze Beitia, Asier Hormaza, Yannick Bergara, Iñaki López, Aitor Merino, Goizalde Núñez, Ramón Ibarra, Marivi Bilbao, Tania Llasera, Julian Lantzi, Cesar Sarachu, Gorka Aguinagalde, Ana Urrutia, Doctor Deseo, Kepa Junkera, La Otxoa, Fito Cabrales, La Bien Querida, El Consorcio, Gatibu, Coral de Bilbao, Banda Municipal y Banda de Txistularis de Bilbao, Ainhoa Cantalapiedra, Roberto Moso, El Mentón de Fogarty, Rafa Rueda, Iñaki Azkuna, Jose Luis Bilbao, Patxi López, Antonio Basagoiti, Jose Maria Gorroño, Ibone Bengoetxea, Cuco Ziganda, Javier Clemente, Manolo Sarabia, Rafa Alkorta, Jose Angel Iribar, Daniel “Dani” Ruiz-Bazán, Txetxu Rojo, Isma Urzaiz, Joseba Etxeberria, Athletic Club Femenino, Andoni Goikoetxea, Igor Antón, Herri Torrontegui, Jose Luis Korta, Juanma López Iturriaga, Kaiku, Getxo Rugby, Unai Basurko, Miguel Madariaga, Marino Lejarreta, Virginia Berasategi, Gescrap Bizkaia, Kepa Acero, Juanito Oyarzabal, Iñaki Iza, Alexis Apraiz, David de Jorge, Josean Martinez Alija, Kirmen Uribe, Miriam Ocariz, Igor Yebra, Ines Sanz, Fernando Canales, Juan Ignacio Vidarte, El Circo de los Horrores, Jose Iragorri, Ion Fiz, Jon Uriarte, Alicia Rueda, Joseba Lezama, Las Fellini, Yogurinha Borovaren eskutik.
