Athletic Club

Autobusen ibilbideak Madrilera sartzeko

Autobusen ibilbideak Madrilera sartzeko

– Bilbotik: AP-68, AP-1/N-1 Burgos, A1. Madrilera sarrera hiriburuko mendebaldeko saihesbidetik egin beharko da, 10-B…

– Bilbotik: AP-68, AP-1/N-1 Burgos, A1. Madrilera sarrera hiriburuko mendebaldeko saihesbidetik egin beharko da, 10-B irteera hartuz M-30ean sartzeko, A-6/A-5 norabidea, Ermita del Santoren irteeraraino, hor baitago aparkalekua.

Gidariek aparkalekuan segitu behar dituzten arauak

-Madrilera heltzean, autobusen gidariak Udaltzaingoaren jarraibideak segitu beharko dituzte uneoro.
-Bidaiariak Ermita del Santo Pasealekuan jaitsiko dira autobusetatik, hau da, aparkalekuan bertan. Partida amaitu eta gero autobusak hor egongo dira aparkaturik, ondoko planoan azaltzen den legez.
-Autobusak behin aparkatuz gero, motorrak itzalita geratu beharko dira eta gidariak haien alboan geratuko dira Udaltzaingoak aurkitu behar izanez gero.
-Autobusek aparkalekutik alde egingo dute partida amaitu eta ordubete beranduago. Beraz, bidaiariei honetaz ohartu behar zaie.

Aparkalekua zabalik egongo da partidaren eguneko 09:00etatik aurrera.