
Soberan dauden Kopako finalerako sarrerak
Soberan dauden Kopako finalerako sarrerak
Maiatzaren 23ko 20:00etan, igandean, 2012ko Kopako finalerako sarrerak hartzeko azken eguna izanik, zozketan tokatu zitzaien…
Maiatzaren 23ko 20:00etan, igandean, 2012ko Kopako finalerako sarrerak hartzeko azken eguna izanik, zozketan tokatu zitzaien bazkideek ez dute 13 sarrera jaso.
Beraz, Zozketaren Oinarrietako VIII. Artikuluari jarraituz, “Soberan dauden sarrerak”, arestian aipatutakoak zozketaren ordenan saritutakoen atzetik zetozen bazkideen artean banatuko dira.
Gauzak horrela, zozketaren 11.778 eta 11.790 zenbakien artean dauden bazkideek, biak barne, aukera izango dute Kopako finaleko sarrera bana eskuratzeko 2012ko maiatzaren 24an, ostegunean, 08.00etatik 14.00etara arte San Mameseko txarteldegietan.
Epe berri hau pasa ondoren sarrerak soberan baleude salgai ipiniko lirateke dagozkien bazkideentzako, egun bereko 16:00etatik aurrera.