
2011-2012 denboraldia Athletic Club Museoan
2011-2012 denboraldia Athletic Club Museoan
Athletic Club Museoak espazio txiki bat egokitu du iragan gertukoena gogoratzeko, bukatu berri den denboraldiarena….
Athletic Club Museoak espazio txiki bat egokitu du iragan gertukoena gogoratzeko, bukatu berri den denboraldiarena. Bertan urte berezi honetan jasotako oroitzapenak bilduko dira: Kamisetak, garaikurrak, sarrerak…
Erakusketa honen zati bat zaleei zuzenduta dago, ezin zen bestela izan, jardunaldi historiko hauen ezinbesteko elementua baita.
Museoak zuek guztiak aintzat hartu nahi zaituzte eta zuen esperientziak jaso nahi ditu San Mameseko zaleen indarra, leialtasuna eta umero ona jasotzeko. Denboraldi honetako zure oroitzapenak eta bizipenak partekatu nahi badituzu, Bilboko edo beste herrietako, Katedraleko partiduetako edo Athletic-ekin joandako edozein partidutako zure argazkiak bidal ditzakezu helbide honetara: [email protected], eta aukeratzen diren argazkiak espazio berri horren eta Clubeko artxiboaren zati izando dira.