
Wukro, egun 2, mugitua eta emankorra
Wukro, egun 2, mugitua eta emankorra
Zazpiretan altxatu gara Saint Mary mision gosaria 7:15ean da, bazkaria 12:30ean eta afaria 19:00etan. Gosariaren…
Zazpiretan altxatu gara Saint Mary mision gosaria 7:15ean da, bazkaria 12:30ean eta afaria 19:00etan. Gosariaren ostean atzo ezagutu genuen maratoiak egiten dituen Silvia katalunyarrarekin korrika egitera irten gara eta lakura nola heldu esan digu lurra eta harrizko bide batetik.
Lakuan urtik ez zegoen eta erditik zeharkatu ondoren urrunean ikusten zen herri baterantz abiatu gara.
Herriak bere xarma dauka, harriz, lurrez eta lastoz eginiko labirinto bailitzan. Heltzean ume bi baino ez zeuden, kalean harriekin jolasten. Baina bapatean 20-30k inguratu gaituzte goitik behera gu harridurarekin miatuz. Oinez elizarantz abiatu gara eta hortik ikuspegi eder bat zain genukan. Jaistean umeek galduta ikusi gaituzte eta irteeranzko bidea erakutsi digute. Korrikan hastean gurekin bat egin dute, ez dakigu zergatik baina grazia egin die. Harrien gainetik oinutsik zihoan sei urteko neskatilak harritu gaitu, gu kontuz baigenbiltzan korrika egiteko zapatilez horniturik.
Itzuliko bidaia lagunduta egin dugu, batzure korrika egiteari uzten ziotenean beste batzuk sartzen ziren eta horrela misiora heldu gara, bost maria eta hogei ume etiopiar. Beraz, ez dugu inoiz korrika bakarrik egingo.
Heldu eta berehala Anjel bazihoan azpiegitura bat ikustera eta bat egin dugu. Hamiaka kilometroko ubidea lokatsez egindakoak eta orain porlanekin egin dira eta arras ezberdina da ortuetan duen eragina. Itzuleko bidean hondakin organikoak aprobetxatzen saiatzen ari diren tokia ikusi dugu, konposta egitea hain zuzen ere.
Arratsaldean lehen hartuemana izan dugu Wukroko futbolariekin. Irudikatu ahal duzuenez futbol zelaiak ez duka inolako zerikusirik Euskal Herrian daukagunarekin. Alderik handiena hondarrezkoa da, belar zatiekin. Irregularra oso, zuhaitzen artean eta arkaitz batek (horma batean) zelai erdia seinalatzen du. Hasieran bi jokalarirekin geneukan hitzordua eta amaieran hogei bat batu gara.
Eguna amaitzean, bi lehen egunetan bizitakoarekin, hona etortzea merezi izan duela pentsatu dugu. Eta ondino falta dena!