
Wukro, egun 7, Bisitaldia Mekelera
Wukro, egun 7, Bisitaldia Mekelera
Goizeko lan saioan, beroketaren baitan, erreleboko ariketak egin ditugu eta jokalariak asko dibertitu dira euren…
Goizeko lan saioan, beroketaren baitan, erreleboko ariketak egin ditugu eta jokalariak asko dibertitu dira euren arteko lehia bizian. Azken unera arte borrokatua egon da eta gainera elkarri etengabeko animoak eman dizkiote.
Gosaldu ostean kotxez Mekelera abiatu gara. Inguruan dagoen milioi bateko hiri bat da. Bidetik hiena hil bat ikusi dugu bazterbidean, batez ere bere tamainarengatik. Kilometro batzuk aurrerago gamelu batzuk ikusi ditugu bazterbidean, trafikoarekiko inolako kezkarik gabe zihoazela. Badirudi animaliak ez dira gehiegi beldurtzen, ohituak egongo balira bezala.
Behin Mekelen kirol denda batzuk zeharkatu ditugu Etiopiako kamiseta baten bil eta aurkitu dugun arte. Bazkaltzeko orduan gomendatu diguten ‘Hotel The Yordanos’-eko jantokiraino hurbildu gara eta hargaia jateko aukera izan dugu, misioan ohikoa ez dena. Hiriko jantokirik onenetariko bat ei da eta 4.5€an bazkaldu dugu. Bazkariaren ostean erdigunetik pasotxo bat eman dugu eta 17:30ean Sant Maryra itzuli gara.
Mekele eta Wukro antzekoak dira, baina lehen hirian jende gehiago dago eta kaleek asfalto gehiago daukate. Eraikin batzuk egiten ari dira, baina oro har zabalera handitzen diren hiriak ditugu, etxebizitza gehien pisu batekoak dira eta.