Athletic Club

Pablo Orbaizen kontratua, bertan behera

Pablo Orbaizen kontratua, bertan behera

Athletic Clubek eta Pablo Orbaiz jokalariak euren arteko kontratua etetea erabaki dute. Denboraldi honetan jokalariak…

Athletic Clubek eta Pablo Orbaiz jokalariak euren arteko kontratua etetea erabaki dute. Denboraldi honetan jokalariak errusiar Rubin Kazan taldean jokatuko du.

Athletic Clubek eskertu gura dio 2000-2001 denboraldiaz geroztik gurean erakutsi duen ardura eta konpromisoa Athletic Clubeko baloreen defentsan eta onena opa dio bere ibilbide profesional berrian.

Halaber, zehazteke dagoen datan, hau da haren kirol egutegiaren arabera, gure erakundeak jokalariari agur esateko ekitaldia antolatuko du eta bertan Josu Urrutia presidentea presente egongo da.