
Igandean Emakumeen Liga hasiko da Lezaman
Igandean Emakumeen Liga hasiko da Lezaman
Igandean, goizeko 11etatik aurrera Athletic Clubeko emakumeen taldeak denboraldiaren irteera emango du Lezaman. Aurrean, Lagunak…
Igandean, goizeko 11etatik aurrera Athletic Clubeko emakumeen taldeak denboraldiaren irteera emango du Lezaman. Aurrean, Lagunak talde nafarra izango da. Juan Luis Fuentesen neskek garaipena bilatuko dute modu on bat hasteko 2012-13 denboraldian. Horretarako zurigorriek aste bat dute lesionaturik dauden jokalariak berreskuratzeko atzelariko jokalari askok ezin izan dute parte hartu entrenamenduetan. Ostiral honetan aurkezpen ofiziala izango da Artea Merkatal-gunean. Hauxe da este honetako lan plangintza:
Abuztuak 27, astelehena, entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 18:30ean.
Abuztuak 28, asteartea, ez da egongo entrenamendurik.
Abuztuak 29, asteazkena entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 18:30ean.
Abuztuak 30, osteguna, entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 18:30ean.
Abuztuak 31, ostirala, taldearen aurkezpen ofiziala Artea Merkataritza-gunean.
Irailak 1, larunbata, entrenamendua lezaman, goizeko10etan.
Irailak 2, igandea, goizeko 11etan, Lezaman, Athletic Club – Lagunak.
