Athletic Club

UEFAren diziplina arauak

UEFAren diziplina arauak

Athletic Clubek Hapoel Kiryat Shmonaren aurkako partida ikustera hurbilduko diren guztiei, UEFAko diziplina arautegiaren ildo…

Athletic Clubek Hapoel Kiryat Shmonaren aurkako partida ikustera hurbilduko diren guztiei, UEFAko diziplina arautegiaren ildo nagusiak azaldu gura die, zaleen aldetik hautsiz gero klubaren aurkako zigorrak etor daitezkeela gogoratuz. Honako hauek dira azpimarragarrienak:

a) futbol zelaiaren inbasioa edo inbaditzen saiatzea
b) objektuak jaurtitzea
c) su artifizialak edota edozein objektuari sua ematea
d) argidun laser edo antzeko gailu elektronikorik erabiltzea
e) keinuak, hitzak, objektuak edo edozein bide erabili kirol ekitaldi baterako egokiak ez diren mezuak igortzeko, batez ere mezu politikoak, laidogarriak edo probokatzaileak direnean
f) kalteak eragiten dituzten ekintzak
g) beste edozein orden edo diziplina falta futbol zelaian edo bere inguruan.