
Athletic Clubek 4 Levante Las Planasek 0
Athletic Clubek 4 Levante Las Planasek 0
Garaipena aurkari serio baten aurrean ATHLETIC CLUB 4 LEVANTE LAS PLANAS 0 Athletic: Ainhoa; Iraia,…
Garaipena aurkari serio baten aurrean
ATHLETIC CLUB 4
LEVANTE LAS PLANAS 0
Athletic: Ainhoa; Iraia, Arranz (min. 57, Irene), Saioa (min. 46, Orueta), Leire; Silvia (min. 54, J. Flaviano), Olabarrieta; Gurutze (min. 46, Eunate), Erika, Ibarra eta Nekane.
lLevante Las Planas: Mónica; Paula, Cristina, Bel, Ali, evita, Sonia (min. 46, Afra), Judith (min. 46, Andrea), Eve, Carriba (min. 76, Sandra) eta Sarita (min. 64, Tania).
Arbitroa: Ortega Espejo-Saavedra, García Linares eta Cimavilla Bayo bere laguntzaileak izan dira. Txartel horia erakutsi zion Saritari.
Bestelakoak: 900 ikusle Lezaman
Golak: 1-0, min. 20, Gurutze; 2-0, min. 25, Nekane; 3-0, min. 56, Iraia; 4-0, min. 84, Erika
Lehenengo zatia nahiko berdinduta izan da, nahiz eta zurigorriak nagusitu baloiaren jabetzan. Levante Las Planas lehendabiziko aldiz jokatzen ari da Emakumeen Lehenengo Mailan baina talde kataluniarra sendo egon da Lezamako berdegunean eta bere jokalariek ezdute amore e heldu da, Erikak area barruan jaso zuen baloia eta Ibarrari utzi zion bigarren zutoinera bidaltzeko; han agertu da Gurutze baloia ate barrura sartzeko. Erreakziorako denborarik gabe, bigarren gola heldu zen; Nekanek pase luzea aprobetu zuen eta Monicaren irteera aprobetxatu zuen baloia ate barrura sartzeko.
Bigarren zatian, zurigorriek partidaren kontrola eraman dute eta izan diren gol-aukera bakarrak Athleticek izan ditu. Saritak falta egin zion Eunateri eskuinean; Ibarrak motzean atera Erikarekin eta pasea Iraiak aprobetxatu zuen hirugarren gola egiteko. Ibarrak gol-aukera garbia izan zuen 70. minutuan, baina ezkerkada zutoinean bukatu zen. 10 minutu beranduago, oso jokaldi ona egin zuten Olabarrietak eta Nekanek baina Eunatek ez zuen asmatu errematean. Huts egin ez zuena, Erika izan zen eta atezainari driblatu ondoren laugarrena egin zuen.
—————————–
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Levante Las Planasen aurka: Ainhoa, Arranz, Nekane, Iraia, Olabarrieta, Ibarra, Silvia, Erika, Saioa, Gurutze eta Leire.
Aulkian Ane, Irene, J.Flaviano, I.Murua, Orueta, Manu eta Eunate egongo dira.
Levante Las Planas: Monica, Paula, Cristina, Bel, Ali, Evita, Sonia, Judith, Eve, Carriba y Sarita. Aulkian Pam, Belen, Tania, Sandra, Joanna, Afra eta Andrea egongo dira.
Epailea Ortega Espejo-Saavedra izango da, eta Garcia Linares eta Cimavilla Bayo, laguntzaileak.
11:32. Hasi da partida.
(20′) 1-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Gurutzek.
(25′) 2-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nekanek.
ATSEDENALDIA
(46′) Aldaketak: Orueta eta Eunate Saioa eta Gurutzeren ordez. Andrea eta Afra Soni eta Judithen ordez.
(54′) Aldaketa: J.Flaviano Silviaren ordez.
(55′) Txartel horia Saritari.
(56′) 3-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Iraiak.
(57′) Aldaketa: Irene Arranzen ordez.
(64′) Aldaketa: Tania Saritaren ordez.
(70′) Ibarraren jaurtiketa zutoinera.
(76′) Aldaketa: Sandra Carribaren ordez.
(84′) 4-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Erikak.
AMAIERA