Athletic Club

Athleticeko Clubeko espedizioa Lyonen dago

Athleticeko Clubeko espedizioa Lyonen dago

Athletic Clubeko espedizioa Lyonen dago UEL-ko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko urriaren 25ean,…

Athletic Clubeko espedizioa Lyonen dago UEL-ko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko urriaren 25ean, ostegunean, 19:00etan (Cuatro) Olympique Lyonnaisen aurka.

Zurigorriek 11:05ean irten dira hegazkinez Bilbotik eta 12:10ean Lyonera heldu dira. Hortik klubeko autobusez Novotel Confluence hotelera abiatu dira eta bertan 13:00etan bazkalduko dute.
Josu Urrutia presidentea, Jokin Garatea batzakidea, Joxe Anjel Iribar presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira.

Lyonen 12 graduko hozberoa aurkitu dute eta zerua lainoturik dago.
Espedizioarekin batera zale zurigorriak eta sei kazetari ere egon dira.