Athletic Club

Igandean, goizeko 11:30ean, Athletic Club-At.Madril

Igandean, goizeko 11:30ean, Athletic Club-At.Madril

Athletic Clubeko emakumeen taldea gaur itzuli da entrenamenduetara igandeko neurketa prestatzeko. Domekan, goizeko 11:30etan, Atlético…

Athletic Clubeko emakumeen taldea gaur itzuli da entrenamenduetara igandeko neurketa prestatzeko. Domekan, goizeko 11:30etan, Atlético de Madrid Féminas etorriko da Lezamara. Talde madrildarra oso denboraldi ona egiten ari da eta 11 jardunaldi jokatu eta gero, bigarren postuan dago F.C. Barcelona eta Rayo Vallecanorerik batera. Juan Luis Fuentesen taldeak sei puntu gehiago ditu eta ez du daukan abantaila galdu nahi. Dena den ez da neurketa erreza izango talde biei sei gol baino ez dizkiete sartu jokatutako partidatan. Beraz bizkaitarrek neurketa ona egin beharko dute daukan abantaila mantendu nahi izanez gero.

Garrantzi handiko norgehiagoka jokatuko du Athletic Clubek igandean, horregaitik aste honetako entrenamendu plana gogorra izango da. Taldeak atseden eguna izan zuen astelehenean, baina gaurtik aurrera asteko egun guztietan lana izango du Lezaman:

Azaroaren 21, asteazkena, entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 17etan
Azaroaren 22, osteguna, entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 17etan
Azaroaren 23, ostirala, entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 17etan
Azaroaren 24, larunbata, entrenamendua Lezaman, goizeko 10etan
Azaroaren 25, igandea, goizeko 11:30etan, Lezaman, Athletic Club-Atlético de Madrid Féminas.