Athletic Club

Bertso-Derbya

Bertso-Derbya

Athletic Club Fundazioak eta Sala BBK aretoak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, lehenengo ‘bertso-derbyaren’ edizioa antolatzen…

Athletic Club Fundazioak eta Sala BBK aretoak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, lehenengo ‘bertso-derbyaren’ edizioa antolatzen dute. Athletic-Real derby berezia bertsotan.

Athletic Real Sociedad futbol derbyaren inguruan, hiru bertsolari zurigorrien eta hiru txuri-urdinen arteko lehiaketa, hurrengo otsailaren 22an arratsaldeko 19:00etan BBK Salan izango da. Talde bakoitzak kapitain bat izendatuko du eta beste biek kluben web gunetan, herri bozketaren bitartez.

Athletic Cluben kapitaina Angel Mari Peñagarikano da. Realarena Andoni Egaña. Bi taldeen beste bi bertsolariak klubetako web-orrialdetan eta sare sozialetan egingo den bozketaren bitartez aukeratuak izango dira.

Hurrengo zerrenda honetatik aukeratuko dira.

Athletic Club: Igor Elorza, Jone Uria, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Iratxe Ibarra eta Fredy Paya.

Real Sociedad: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Maialen Lujanbio, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin.

Bozketa gaurtik hurrengo urtarrilaren zazpira arte zabalik dago.

Taldeak mistoak izan beharko dira, beraz, bi kapitainak gizonezkoak direnez, bozka gehien izango duen bertsolaria gizonezkoa izanez gero, hirugarren ordezkaria emakumezkoa aukeratuko da.

Bozka gehien aterako duen bertsolaria emakumezkoa bada, hurrengo ordezkaria bozketan bigarren sailkatua izango da.

Ekitaldi honen asmoa, bi taldeen arteko elkarren lehiaketa eta derbyetan sortzen den giro atsegina indartzea da. Beste aldetik lotzen gaituen kultura finkatzea eta bertsolaritzan futbolaren gaia bultzatzea bilatzen da.

Sarrera doan izango da edukiera bete arte.