San Mames 1913-2013, inaugurazioa
Athletic Club-aren presidentea, Josu Urrutia eta bere zuzendaritza batzordeak Athletic Club museoan estreinatu dute erakusketa…
Athletic Club-aren presidentea, Josu Urrutia eta bere zuzendaritza batzordeak Athletic Club museoan estreinatu dute erakusketa berri bat “San Mames 1913-2013”, zelai honen azkenengo erakusketa.
Erakusketa berri honetan ikus daiteke gure zelaiak bizi izan dituen 100 urteak, kirol ikuspegitik zein arkitektonikotik. Museoan daude, Manuel Mª Smith arkitektoaren jatorrizko planoak, inaugurazio partiduaren programa eta honen pelikulako irudiak eta San Mames en bilakaeraren 3d filme bat.
Golen irudiak, 1970. hamarkadan argitaratu gabeak, baita zaleen argazkiak, bazkide karnetak, sarrerak eta azkeneko mendeko partidu boletinekin.
Talde bisitarien kamisetak ere adibidez: Dino Zoff atezainak erabili zuena 1977ko Uefako finalean, eta gure klubak San Mamasen irabazitako tituluak aurrez aurre ikusi daitezke.
Eta taldearen San Mameseko orlegian burrukatu diren jokalariak gogoratzeko, 20 metroko argazki erraldoi batek agertzen dizkigu zelaian jolastu duten denak. Gutxienez partida oficial bat jokatu izan duten jokalari guztien mural bat da, museoran erdigune osoan.

