
IMQk Athletic Club eta EHU omenduko ditu
IMQk Athletic Club eta EHU omenduko ditu
IMQk Athletic Club eta EHU omenduko ditu martxoaren 8an eta baita ere igandero San Mamesen…
IMQk Athletic Club eta EHU omenduko ditu martxoaren 8an eta baita ere igandero San Mamesen osasun asistentzia eskaintzen duten 130 ikasleak ere. Ekitaldia Bilboko Elkartean egingo da 21:00etan.
Afarian Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua den Jon Darpon egongo da. Athletic Cluba ordezkatzeko zuzendari nagusia eta zerbitzu medikoen arduraduna egongo dira, baita Carlos Gurpegi, Iñigo Perez eta Iñigo Ruiz de Galarreta jokalariak ere. EHUtik berriz, Iñaki Goirizelaia errektorea eta Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Kanpuseko errektoreordea bertaratuko dira, beste hainbat ordezkariren artean.
IMQtik berriz, IMQ Taldeko lehendakaria, kontseilari delegatua eta zuzendari nagusia bertaratuko dira, Pedro Ensunza, Jose Andres Gorricho eta Mitxel Duñabeitia, hurrenez hurren.
Ekitaldian, UPV/EHUko ikasleek EHUren ekimenez abian jarritako lehiaketa batean lortutako 711 euroak dohaintzan emango dizkie Bizkaiko Elikagaien Bankuari. Izan ere, lehiaketan, San Mames futbol zelaiko osasun asistentziaren proiektuak bigarren postua eskuratu baitu.