Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Iñigo Ruiz de Galarreta (Ebakuntza belaunean), Iñigo Péeez (ebakuntza orkatilan) eta Carlos Gurpegi (bizeps femoralean…

Iñigo Ruiz de Galarreta (Ebakuntza belaunean), Iñigo Péeez (ebakuntza orkatilan) eta Carlos Gurpegi (bizeps femoralean lesioa eta plika sinobiala: Beren aurreratzea mantentzen dute berregokitzapen prozesuan eta fisioterapia jasotzen ari dira, egunero saio bikoitzean.

Fernando Amorebieta: Ezker belauneko barne alboko lotailuaren zartadura eta gainkarga ezker adduktorean. Pasa den martxoaren 5az geroztik duen sintomatologia murrizten ari da. Bere taldekideekin gertatzen den bezala, bilakaera ona da eta fisioterapia jasotzen ari dira, egunero saio bikoitzean.

Ibai Gomez: Martxoaren 10ean San Mamesen jokatu den partidaren ostean, jokalariak ondoeza dauka eskuin hankako muskulaturan eta pubisean. Fisioterapia jasotzen ari da.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK