Athletic Club

Jokalari ohiak: Ipar Liga

Jokalari ohiak: Ipar Liga

Martxoaren 23an, larunbatean, Logroñon (El Salvador futbol zelaian), 18:00etatik aurrera, Athletic Club eta Logroñeseko jokalari…

Martxoaren 23an, larunbatean, Logroñon (El Salvador futbol zelaian), 18:00etatik aurrera, Athletic Club eta Logroñeseko jokalari ohien arteko partida jokatu da.

Hauxe izan da Beteranoen Ipar Ligako azken partida. Zurigorriak jada txapeldunak dira beren multzoan eta Ipar Ligako beste multzotik aterako den arerioaren esperoan daude, Valladolid ala Oviedo izango dena. Hurrengo norgehiagoka hori irabaziz gero, Beteranoen azken finala jokatuko lukete.

Placido Bilbao entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu: Armando, Eleder, Luis Fernando, Goio, Oskar Vales, Sote Garcia, Borja Ruiz-Bazan, Oskar Alkorta, Joseba Agirre, Amezaga, Estibariz, Vidal eta Gallo.

Logroñesek eta Athletic Clubek 2-2 berdindu dute. Oskar Alkorta (2) golegilea izan da.