Athletic Club

Behinbetiko 1. Zerrenda

Behinbetiko 1. Zerrenda

San Mames zelai berrira Bazkideen aldatzearen prozesuaren baseetan agintzen den bezala, 1. Zerrendara pasatzea aukeratu…

San Mames zelai berrira Bazkideen aldatzearen prozesuaren baseetan agintzen den bezala, 1. Zerrendara pasatzea aukeratu zuten 0. Zerrendako Bazkideak eta bere hitzorduan agertu ez ziren 0. Zerrendako Bazkideak gehitu ondoren, behinbetiko 1. Zerrenda argitaratzen da hemen.

Bazkideek zerrendan euren datuak errez aurkitzeko asmoz, bi kopia egongo dira. Kopia biak data berdina izango dute baina era ezberdinean daude ordenatuta.

Kopia bat “Bazkide Kodea”-z egongo da ordenatuta. Honela, Bazkideak era errez baten bidez “aurkitzeko” aukera izango du, eta duen antzinatasuna ezagutu (bakarka edo, kasua bada, partaide den taldearena).

Beste kopia antzinatasunez ordenatuko ditu datuak. Kriterio hori kontutan hartuta izango bait dira deituak Bazkideak eserlekua aukeratzeko.

Zerrendek hiru zutabe dituzte, honako datu hauekin:

• Batezbesteko antzinatasuna, egunetan.
• Taldearen liderraren bazkide kodea (bazkide bakarra bada, bazkide horren kodea izango da).
• Bazkide bakoitzaren kodea.

Bestalde, antzinatasunez ordenaturiko zerrendak beste zutabe bat du (lehenengoa), erregistroak zenbatuz.

Zerrenda berriak Athletic Clubeko webgunean kontsultatu daitezke, edo Ibaiganeko Bazkideenganako Arretarako Bulegoan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:30etara, etengabe (ostiraletan 18:00ak arte).