

Thinking Football Festival Zinema Dokumental eta Futbolaren Jaialdiak, Athletic Club Fundazioak eta BBK Aretoak antolatuta, ekitaldia zabaltzen duen “Los rebeldes del fútbol” filmeko protagonistetako pare baten presentziaz egingo du inaugurazioa. Emanaldian, Gilles Rof filmeko zuzendariaz gain, beraien engaiamendu sozialagatik aski ezagunak diren Predrag Pašić eta Rachid Mekhloufi futbolariak ere egongo dira.
Jugoslaviarekin nazioartean ibilitako futbolari ohia dugu Predrag Pašić, Balkanetako Gerra garaian Sarajevotik ihesi egin beharrean, futbolari profesional gehienek egin zuten moduan, bertan geratu eta haurrentzako etnia anitzeko futbol-eskola martxan jarri zuena. Bubamara izena ezarri zion eskola hark oraindik ere zabalik segitzen du, adiskidetze eta bizikidetasunaren aldeko lana eginez.
Rachid Mekhloufi, bere aldetik, 1958ko Munduko Txapelketarako deialdian sartu zen Frantziako futbol selekzioaren jokalari handienetarikoa zen. Halere, Argeliako gerra denboran kontzentraziotik ihes egin zuen, herri horren independentzia nahia munduan zehar aldarrikatzen zuen Nazio Askapenerako Fronteko ofiziala ez zen selekzioarekin aritzeko. Saint Etienne talde frantziarrak sekula ere izan duen golegilerik trebeena da Mekhloufi, eta 1982ko Munduko Txapelketan Argeliako hautatzailea izan zen Xixongo neurketa famatuaren eraginez kanporatua gelditu arte, hau da, Alemania eta Austriako selekzioak beraien arteko emaitza ustez adostu zutelako.
“Los rebeldes del fútbol”, apirilaren 29 astelehenean proiektatuko da 19.00etan, BBK Aretoan. Tokia bete arte sarrera librea da. Filma ikusi ondoren, bildutakoek zuzendariarekin eta protagonistekin solasaldian egoteko aukera izango dute.



Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose


Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du
Fundazioa
Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat


SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera
Fundazioa
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen


Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak
Fundazioa
Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago


Bertso Derbia Basaurin
Fundazioa
Bertsolari zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko hitzordu klasikoa apirilaren 15ean, larunbata, ospatuko da goizeko 12:00etan, derbiaren atarian


Genuine taldea beti garaile
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak zoriontasuna banatu du Lezaman ospatutako LaLigako II. Faseko talde anfitrioi gisa


LaLiga Genuine Lezamara iritsi da
Fundazioa
Asteburu honetan, Athletic Club Fundazioa txapelketako Bigarren Faseko anfitrioia da


Athletic Club & More than Football 2023
Fundazioa
Hasi da EFDNren mundu-kanpaina, futbolari lotutako kluben eta erakundeen gizarte-ekintza ezagutarazteko ekintza


“Gogoaren indarra” liburuaren lehen Athletic Irakurketa Kluba
Fundazioa
Onintza Enbeita idazlea eta Garazi Murua jokalaria Bilboko Urretxindorra ikastolako ikasleekin bildu dira gaur Fundazioaren azken argitalpenari buruz hitz egiteko


Lezama Aste Santuko Campuserako prestatzen ari da
Fundazioa
Bizi %100 Athletic esperientzia apirilaren 3tik 14ra