Athletic Club

Portugaletek 1 Athletic Clubek 3

Portugaletek 1 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Portugaleteren aurka: Raul, Ramalho, Magdaleno, Castillo, Amorebieta, Moran,…

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Portugaleteren aurka: Raul, Ramalho, Magdaleno, Castillo, Amorebieta, Moran, Toquero, Iturraspe, Llorente, Isma Lopez eta Ibai. Aulkian Lekue, Urtzi, Peña, Sabin eta Undabarrena egongo dira.

Portugalete: Kevin, Ibai Polo, Ander Navarro, Eneko Bada, Vicky, Asier Nuñez, Jon Gonzalo, Kerman, Jon Fernandez, Borja Justo eta Jorge Garcia. Aulkian Xabier Markina, Iñigo Martinez, Bosco Uribe, Aitor Requejo eta Julen Ruiz egongo dira.

Epailea Gonzalez Esteban izango da, eta Villate eta Salguero, laguntzaileak.

Hasi da partida.

Badaren burukada Raulek urrundu du. 1m.
3m. GOOOOOOOOOOOOLA. Llorentek Toqueroren pasea barrura errematatu du.
13m. Llorentek jaurti eta Kevinek desbideratu du.
22m. Llorentek buruz kanpora errematatu du.
32m. Kevinen irteera Llorenteren errematea ekidin du, aldaratzea Ibaik errematatu du baina atzelari batek urruntzea lortu du. Ostean kornerra eta Llorenteren burukada langa gainetik.
GOOOOOOOOOOOLA! 23m. 0-2 Ibaik atezainari izkin egin eta gero.
Txartel horia Amorebietari.
31 m. Llorentek kornerra buruz errematatu du langa gainetik.
36 m. Jorge Garciaren zartakoa Raulek kornerra desbideratu du.
38 m. Ismael Lopezen jokaldia eta Toqueroren errematea bularrez kanpora.
39 m. Llorenteren burukada langa gainetik.
44m. Vickyk urrutitik jaurti eta baloia atearen erditik sartu da.

ATSEDENALDIA

Hasi da bigarren zatia.
Athletic Clubek hiru aldaketa egin du Lekue Amorebietaren ordez, Peña Iturrasperen ordez eta Merino Ibai Gomezen ordez.
53m. Isma Lopezek gurutzatuegi jaurti du ezkerrez.
60m. Aldaketak Portugaleten. Markina, Velasco eta Ander Torre; Polo, Jon Gonzalo eta Jorge Garciaren ordez.
63m. Aldaketak Portugaleten, Martinez eta Uribe; Kerman eta Jon Fernandezen ordez.
70m. Undabarrena Toqueroren ordez.
73m. Vigalondo Justoren ordez eta Javi Kevinen ordez.
76m. 1-3. GOOOOOOOOOOLA. Llorentek buruz Sabinen erdiraketa errematatuz.
83m. Portugaleten, Nuñez, Navarro eta Bada badoaz eta barrura Requejo, Ruiz eta Xabi.
89m. Llorentek buruz eta Javik kornerrera bidali du.

AMAIERA